viernes, 13 de octubre de 2017

Fray Juan de Zumarraga BHI, The tree of life Proeiktua

Ana Belén Vega, Fray Juan de Zumarraga Institutuko irakaslea da. Ingeleseko irakaslea izanik, azkenengo urteetan Curriculum Desberdinetako taldeetan aritu da. Iaz, bere ikasleekin Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Egin eta Ekin Programan parte hartu zuen, eta bere gelako talde batek aurkeztutako proiektua saritua izan zen.
Anak aurkeztuko duen esperientzia zertan datzan azaltzen digu :

"Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia sustatzeko sailak Egin eta Ekin Programa antolatzen du ikasleek empresa mundua hurbiletik ezagutzeko helburuarekin baita ekintzailetza  bultzatzeko asmoz.
Ikasleek, zeharka, ekintzaileari lotuta dauden, eguneroko bizitzan erabili behar dituzten eta gaur egun lan-munduan eskatzen dituzten balioetan funtsezko gaitasunak eskuratzea da programaren helburu nagusia. Programa honen bidez, alde batetik, ekintzailetza-jarreretan eta ekintzailetza-gaitasunetan oinarritutako hezkuntza kontzeptu zabal bat ematea, eta, bestetik, ikasleek enpresak sortzeko prozesuari lotutako kontzeptuak oinarrizko mailan ulertzea lortu nahi da. Eta helburu hori lortzeko, hainbat jarduera antolatzen dira, DBHko 3. eta 4., eta Batxilergoko  ikasleen kasuan negozio-plan bat lantzea planteatzen da. Gero, aurkeztako plan guzti horiekin lehiaketa antolatzen da eta sari banaketa maiatzean UPV-EHUko Leioako aretoan izaten da.
The Tree of Life 2016-17 kurtsoko negozio plana irabazlea izan zen DBHko 3. Eta 4. mailako kategorian. Uxue Bujanda, Afaf Bakouch, Joseba Bertol eta Lazaro Alias, Fray Juan de Zumarraga-Durangoko institutuko DBHko 4. Mailako Curriculum Aniztasuneko ikasleek aurkeztu zuten plan hori.



Zer proposatzen dute ikasle horiek? Zer da The Tree of Life? “Mobbing”, “Cyberbullying” eta “Bullying” arazoei aurre egiteko edo sufritu dutenei laguntzeko zerbitzua eskaintzen duen enpresa izateaz gain, prebentzio eta sentsibilizazio tailerrak eta ekintzak eskainiko dituen enpresa izango da. Horrela laguntza emateaz gain, horrelako arazoak gerta ez daitezen prebentzio lana egingo du ere."

Ekimen zoragarria, benetan! Ikasleak bizitzarako konpetentziak garatzen. Zorionak zuri eta zure ikasleei!



No hay comentarios:

Publicar un comentario