miércoles, 18 de octubre de 2017

EPO Otxarkoaga: Aniztasunari erantzuna ematea proiektuen bitartez



Otxarkoagako EPOn proiektu bidezko metodologia erabiltzen dute aniztasunari erantzuteko. Metodologia honek  haien ikasleei ikaskteko eta konpetentziak garatzeko aukera  paregabea eman zaie. Bihar Nancyk eta Ibonek azalduko digu zelan lan egiten duten, baina blogean beraien proposamenaren laburpen bat uzten digute: . 

"Nori zuzenduta dago
12-16/18 urte bitarteko gazteak, ikasketa praktikoa eta egokituagoa izateko gogoa izan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu nahi dutenak.
Ikasle bakoitzaren beharrizanetara egokitutako DBH batean Graduatua lortzea eta pertsonaren garapen integrala sustatzea, hala maila intelektual , oreka pertsonalean eta afektiboan.

Nola
Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea. Irakasgaien edukiak eta lortu beharreko gaitasunen garrantzi eta funtzionaltasuna areagotuz.
Irakasgaiak elkarri lotutako proiektu eta tailerretan egituratuz (sukaldaritza, ortua, asmakuntza eta makinak, komunikabideak, historia eta geografiaren ezagutzak, ingurumena…).
Materialak ikasle bakoitzaren ezaugarrien arabera sortuz eta landu beharreko proiektu eta tailerretan egokituz
Jarduera osagarriak antolatuz (irteerak, bisitak).
Gizarte trebetasunak eta egituraketa kognitiboa landuz.
Jarduera, ahalegin parte-hartze eta jarrera etengabe ebaluatuz, aurrerapen pertsonala sustatu eta bermatze aldera.

Zer bereizten gaitu?
·         Pertsona guztiak onartzen ditugu, jatorriagatik edo gizarte-egoeragatik inolako bazterkeriarik gabe.
·         Malgutasuna.
·         Pertsona guztiei egokitzea eta hurbiltasuna, hezkuntzaren oroiektuaren gainetik pertsoneei lehentasuna ematea.
·         Tutoretza pertsonalizatua eta asteroko komunikazioa familiekin.
·         Balioetan hezten dugu: ongizatea, berrikuntza, inplikazioa, lankidetza, zerbitzuak, justizia soziala.
·         Ikasketa metodología aktiboetan oinarritutako proiektuak lantzen ditugu.
       
      Gainera honako Aniztasunerako Programak dauzkagu:
·         Hezkuntza Errefortzu Espezifikorako Programa.
·         Eskolatze programa osagarria.
·         Lehen Hezkuntza-arrera Programa.
·         Curriculum Dibertsifikazioa."


IBAICHEF. IBAIBE IKASTETXEA

     


       Ikastetxeen inplikazioa komunitatearekin ezinbesteko da. Barakaldoko IBAIBE Ikastetxeak orain dela urte batzuk gai honen inguruko izugarrizko apostua egin zuen eta Ikas komunitatea bihurtu zen; aurrera eraman duten lanaren ondorioak agerian daude emaitzetan.

Duela urte batzuk ere Haur Hezkuntzan proeiktu “txikiak” egiten hasi ziren eta emaitzak ikusita (guztien parte hartzea, aniztasunari erantzuna, curriculumaren garapena …)  duela bi ikasturte klaustro osoak Proeiktuen inguruko metodologia prestakuntza egin zuen.


Hortik hona, Ana Silvak aurkeztuko digun proeiktu antzekoak garatzen eta martxan jartzen ari dira. Ikasiko dugu nola beste lankideek egiten duten eta beldurrak uxatuko ditugu ere. 



martes, 17 de octubre de 2017

Mungia BHI: 1. sektorea gure inguruan aztertzen. Disziplinenarteko proiektua

Mungiako Institutuak ibilbide luzea dauka proiektuen metodologian, bereziki hiru hizkuntzen artean eta gizarte-hizkuntza eremuan.

Gure jardunaldietan aurkeztuko duten proiektua -"1. sektorea gure inguruan aztertzen" izenekoa- disziplinenarteko proiektua da, edo proiektu globala, hobeto esanda,  proiektu honetan ia disziplina guztiek parte hartu dute eta: Gizarte Zientziak, Gaztelania, Euskara eta Ingelesa, Balio etikoak, Musika, Plastika, teknologia, Matematika, Fisika-Kimika eta Biologia-Geologia.

Dakigunez, BHko ikastetxe batean holako proiektu bat martxan jartzea ez da bat ere erreza,  hain desberdinak diren disziplinek gai baten inguruan era koordinatuan lan egiteak merito handiko erronka bat da. Kasu honetan Sare Hezkuntza proiektuarekin lotu zuten ekimena: material digitala sortzeko asmoz lan hau proposatu zuten.

Logikoa denez, disziplina batzuk beste batzuk baino pisu handiagoa eraman dute lan proposamen honetan, baina ikasleentzat gaia era integratuan lan egitea askoz esanguratsua eta motibagarria izan da, konpetentzien garapena ardatza izanik.

Egindako lan guztia web orri batean bildu ziren eta publikoa da.


Materiala hor dago, eskertzekoa da, baina Jardunaldietan, esperientzia hobeto ezagutzeko aukera paregabea izango dugu. Benetan plazerra izango da.
Zorionak zuen lanagatik eta mila esker gurekin partekatzeagatik!

ANTZERKIA EGINGO AL DUGU? PROBIDENTZIA ANDRA MARI

Probidentzia Andra Mari ikastetxeak Basaurin historia luzea dauka. 1931ean sortu zen La Basconiaren  langileen seme-alabeentzako. Belaunaldi batzuk pasatu dira hortik  eta Haur Hezkuntzako ikastetxea izanik, haien ikaskuntzaren lehenengo urratsak hor eman dituzte.

Hortik hona metodologian aldaketa nabariak izan dira Haur Hezkuntzan. Horren adibide bat Nagore Garcia Ereñok aurkeztuko digu ANTZERKIA EGINGO AL DUGU?  proeiktua azaltzean: esperientziak eta ekintzak bizi-zentsua daukate,  afektibitate beterik daude, helburu eta etekin argiak daukate, umeen interesa eta beharrei erantzuten dute, jolasa bidea da,  eskola komunitatearen partaidetza errezten du, …   


Mila esker  zuen esperientzia partekatzeagatik!!! 




viernes, 13 de octubre de 2017

Fray Juan de Zumarraga BHI, The tree of life Proeiktua

Ana Belén Vega, Fray Juan de Zumarraga Institutuko irakaslea da. Ingeleseko irakaslea izanik, azkenengo urteetan Curriculum Desberdinetako taldeetan aritu da. Iaz, bere ikasleekin Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Egin eta Ekin Programan parte hartu zuen, eta bere gelako talde batek aurkeztutako proiektua saritua izan zen.
Anak aurkeztuko duen esperientzia zertan datzan azaltzen digu :

"Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia sustatzeko sailak Egin eta Ekin Programa antolatzen du ikasleek empresa mundua hurbiletik ezagutzeko helburuarekin baita ekintzailetza  bultzatzeko asmoz.
Ikasleek, zeharka, ekintzaileari lotuta dauden, eguneroko bizitzan erabili behar dituzten eta gaur egun lan-munduan eskatzen dituzten balioetan funtsezko gaitasunak eskuratzea da programaren helburu nagusia. Programa honen bidez, alde batetik, ekintzailetza-jarreretan eta ekintzailetza-gaitasunetan oinarritutako hezkuntza kontzeptu zabal bat ematea, eta, bestetik, ikasleek enpresak sortzeko prozesuari lotutako kontzeptuak oinarrizko mailan ulertzea lortu nahi da. Eta helburu hori lortzeko, hainbat jarduera antolatzen dira, DBHko 3. eta 4., eta Batxilergoko  ikasleen kasuan negozio-plan bat lantzea planteatzen da. Gero, aurkeztako plan guzti horiekin lehiaketa antolatzen da eta sari banaketa maiatzean UPV-EHUko Leioako aretoan izaten da.
The Tree of Life 2016-17 kurtsoko negozio plana irabazlea izan zen DBHko 3. Eta 4. mailako kategorian. Uxue Bujanda, Afaf Bakouch, Joseba Bertol eta Lazaro Alias, Fray Juan de Zumarraga-Durangoko institutuko DBHko 4. Mailako Curriculum Aniztasuneko ikasleek aurkeztu zuten plan hori.



Zer proposatzen dute ikasle horiek? Zer da The Tree of Life? “Mobbing”, “Cyberbullying” eta “Bullying” arazoei aurre egiteko edo sufritu dutenei laguntzeko zerbitzua eskaintzen duen enpresa izateaz gain, prebentzio eta sentsibilizazio tailerrak eta ekintzak eskainiko dituen enpresa izango da. Horrela laguntza emateaz gain, horrelako arazoak gerta ez daitezen prebentzio lana egingo du ere."

Ekimen zoragarria, benetan! Ikasleak bizitzarako konpetentziak garatzen. Zorionak zuri eta zure ikasleei!



jueves, 12 de octubre de 2017

San José Ikastetxea: Viñetas en el aula





Josean Prado (@joseanprado) San José Ikastetxean hizkuntzetako irakaslea da. Azkenengo urteetan hainbat proiektu interesgarri jarri du martxan bere ikasleekin. Proiektu hauen klabeak hauexek dira: metodologia aktiboa, ikasketa kooperatiboa eta IKTen erabilera. 
Aurtengo Jardunaldiak komikia eta irakurketa lantzen duen proiektu bat aurkeztuko digu.  Joseanen hitzetan:


"La inclusión de cómics en las programaciones anuales de las diversas asignaturas de Lengua nos trasladan a una nueva dimensión en el desarrollo y fomento de la lectura, aspecto indispensable del currÍculo de la enseñanza obligatoria.



Gracias a este formato, la obra puede ser leída e interpretada de forma coral y en tiempo real. Además, las tareas estructuradas a partir del análisis crítico de la misma posibilitan un acercamiento al argumento mucho más poderoso. Si a esto le sumamos el factor visual, esencial en los tebeos, podremos ofrecer una experiencia de aula intensa, empática... e inolvidable."


Mila esker, Josean, zure lana gurekin partekatzeko. Zure proiektua ezagutzeko irrikitan gaude!

viernes, 6 de octubre de 2017

ARRATIA HLHI; Proiektuen bidezko metodologiarantz



Arteako herri eskolak,  azken 25 urteetan, gora- behera ugari izan ditu metodologi esparruan, aurrera eta atzera pausuak emanez, baina beti ere ilusioa galdu gabe eta helmuga argi izanda; ikasleen ikasketa prozesua esanguratsua eta eraginkorra.

Urteetan, proiektuen bitartez hainbat ekimen  martxan jartzeaz gain, orain dela bost urte, hausnarketa sakonaren ondorioz “Proiektuen Bidezko Metodologia” eskolako ardatz metodologiko  bezala ezarri zuten. Erabaki honek, eskolari, lan ildo koherente eta bateratua eman dio.


Ibilbide erreal eta gazi-goxo honetan bizitako esperientziak, izandako zailtasunak zein erronkak, kezkak zein beldurrak eta eguneroko praktikekin bizi duten ilusioa entzuteko eta ikusteko aukera izango dugu.