martes, 17 de octubre de 2017

Mungia BHI: 1. sektorea gure inguruan aztertzen. Disziplinenarteko proiektua

Mungiako Institutuak ibilbide luzea dauka proiektuen metodologian, bereziki hiru hizkuntzen artean eta gizarte-hizkuntza eremuan.

Gure jardunaldietan aurkeztuko duten proiektua -"1. sektorea gure inguruan aztertzen" izenekoa- disziplinenarteko proiektua da, edo proiektu globala, hobeto esanda,  proiektu honetan ia disziplina guztiek parte hartu dute eta: Gizarte Zientziak, Gaztelania, Euskara eta Ingelesa, Balio etikoak, Musika, Plastika, teknologia, Matematika, Fisika-Kimika eta Biologia-Geologia.

Dakigunez, BHko ikastetxe batean holako proiektu bat martxan jartzea ez da bat ere erreza,  hain desberdinak diren disziplinek gai baten inguruan era koordinatuan lan egiteak merito handiko erronka bat da. Kasu honetan Sare Hezkuntza proiektuarekin lotu zuten ekimena: material digitala sortzeko asmoz lan hau proposatu zuten.

Logikoa denez, disziplina batzuk beste batzuk baino pisu handiagoa eraman dute lan proposamen honetan, baina ikasleentzat gaia era integratuan lan egitea askoz esanguratsua eta motibagarria izan da, konpetentzien garapena ardatza izanik.

Egindako lan guztia web orri batean bildu ziren eta publikoa da.


Materiala hor dago, eskertzekoa da, baina Jardunaldietan, esperientzia hobeto ezagutzeko aukera paregabea izango dugu. Benetan plazerra izango da.
Zorionak zuen lanagatik eta mila esker gurekin partekatzeagatik!

No hay comentarios:

Publicar un comentario